Jarraian, zubereraz idatzitako zenbait testu euskera batura itzuliko ditugu. Ondoren, batetik bestera ikusten diren desberdintasunak azaltzen saiatuko gara.

Haur bat juan züzün egün batez oihanealat. Bathü zizün tartaro bat, eta tartaro harek eraman zizün bere etxerat. Tartaro harek egün oroz jaten zizün jente bat, eta haur haren aldia ere ari züzün hüllantzen.

Gai batez tartaroa einherik jin züzün eta lo jarri züzün süphazter khantian. Ordian haurrak zer ez dü egiten? Hartzen dizü gerren bat eta irazten diozü boronteko begi bakhotxa. Gero tartaroaren aharien artean gordatzen düzü. Bortha ez beit zian idekiten ahal, ez zakizün nula behar zian eskapatü. Hartzen dizü aharirik handiena eta lahardekatzen dizü; gero, haren larriaz üngüratzen düzü, eta tzintzarria lephoan ezarten dizü .

Biharamenean tartaroa abiatzen düzü aharien kanpo igortera, eta jarten düzü bortha saihetsean haurra eskapa ez dakion. Haur hori egoiten düzü emeki emeki azkenetarik; bena tartaroak hunkitzen zitizün igaitean ahariak oro. Haurra hunkitzeareki ezagützen dizü eta lotzen ziozü ilheti; bena larria ützirik, haurra eskapatzen ziozü. Ordian tartaroa lasterrez abiatzen ziozü undoti, bena ez zitezün gida. Urthikiten diozü erhaztün eder bat, hura har dezan. Haurrak hartzen dizü eta ezarten erhi txinkarrean. Bena erhaztün harek oihü egiten zizün:

- Ni hebe, ni hebe!

Eta ordian tartaroa lasterrez huna ziozün haurrari eta hatzeman abantzü zizün. Nahi zizün erhaztüna ideki, bena ez zirozün. Zer egiten dü ordian? Erhia muzten dizü eta urthekiten dizü bere erhaztünareki -hur handi bat beit zen - harat.

Erhaztüna ari beit zen aitzina oihüz «ni hebe, ni hebe», tartaroa hur hartarat jauzi züzün eta han itho.





Haur bat joan zen egun batean oihanera. Bertan, Tartaro batek bahitu eta bere etxera eraman zuen. Tartaro harek egunero pertsona bat jaten zuen eta haurraren momentua ere hari zen hurbiltzen.

Gau batez, Tartaroa nekaturik etorri eta lotan jarri zen su bazterraren kantoian. Orduan haurrak zer ez du egiten?

Hartzen du gerren bat eta iraizen dio kopetako begi bakarra. Gero, tartaroaren ardien artean gordetzen da. Ez zekien koba irekitzen eta ez zuen nola ihes egiterik. Hartzen du ardirik handiena eta larrutzen du gero haren larruaz inguratu, eta zintzarria lepoan jatzen du.

Biharamunean tartaro abiatzen da, ardiak kanpora eraman, eta jartzen da kobaren saihetsean haurrak ihes egin ez dakion. Haur hori egoten da isil-isilik azkeneraino, baina tartaroak mugitzen ziren ardi askoren artean ezagutzen du eta hetzen du iletik. Baina larrua utzirik haurrak ihes egiten du. Orduan tartaroa lasterrez abiatzen da ondotik, baina ezin du harrapatu. Jaurtitzen du eraztun eder ba, hark har dezan. Haurrak hartzen du eta jarzen du behatz txikian. Baina eraztun horrek oihu egiten du.

-Hemen nago, hemen nago!

Eta orduan tartaroa lasterka joaten zaio haurrari eta hatzeman egiten du. Eraztuna kendu nahi zuen baina ezin. Zer egiten du orduan?

Behatza mozten du eta jauritzen du bere eraztunarekin ur asko dagoen leku batera. Eraztuna oihuka hasten da:

-Hemen nago, hemen nago!

tartaroa ur horretara jauzten da eta bertan ito.