Jarraian, zubererazko zenbait abesti ezagun txertatu ditugu, dagokien izenburua eta autorea adieraziz. Audioarekin batera, kantak erosoago entzun ahal izateko, letrak ere idatzi ditugu.

Eperrak baditüzü


Anje Dualde eta Niko Etxart

moz-screenshot.jpg
moz-screenshot-1.jpg5AnjeDualde.JPG
Eperrak badituzu bere bi hegalak
bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Eperrak badituzu bere bi hegalak
bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.


Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
gaiaz ebiltia ez üken herabe
egünaz ebiltia desohore leike
txoriak ere oro haier soz dirade.


Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
eia! atzamanen nianez lili ejer hori
azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
lümarik ejerrena beitzaio erori.


Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
nik ere badit aski hoitan segurki
nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
bena ene aitak eztü entzün nahi hori.


Zure aitak zer lüke eni erraiteko
ala enitzaio aski aren ofizioko
ala zü soberaxe zitzaio enetako
printzerik ez ahal da orai zuenganako.
images.jpeg



Agur Zuberoa



Herrikoia





Sorlekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan korajez betherik
Plaseres gose eta bürian hartürik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri

Agur Xiberua
Bazter güzietako xokhorik eijerrana
Agur sorlekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan ersitik
Bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi niz trixterik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zü bezalakorik.

Palazio eijerretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera soginez beitzait üdüritzen
Horri gañen nizala agitzen
Bene ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriek khantatzen!

Agur Xiberua...

Ametsa, lagün neza ni Atharratzerat
Ene azken egüna han igaraitea
Orrhiko txoriaren khantüz behartzera
Pharka ditzan nik egin nigarrak
Hots, Xiberütarrak
Aintzinian gora
Üxkaldün bandera.


Agur Xiberua...




Maria Solt eta Kastero




Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero.
Hirurogei-hamarna urtetan hartü die amorio
Kastero jelostü gero Maria Solt ezarri kanpo.

Maria Solt dua nigarrez
Izorra dela beldürrez.
Barnets-bordako anderiak kontsolatü du elez
Emazte zaharrik oküpü agintzen eztela ez.

Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü.
Santu zahar bateganik oküpü agitü düzü
Kastero ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü.

Kastero eztüzü saintü
Sobera bürhauti düzü.
Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü
Kastero denagatik saintü Maria Solt antzü zira zü.