schema_Hellwag.gif1.- Euskal sistema bokalikoa


Euskarak bere-berea duen bokal-sistema da nagusi bietan: bost fonema bokaliko /a e i o u/ eta hiru irekidura maila. Zubererak hala ere gorabehera aipagarria du: (ü) soinua.Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag hizkuntzalari alemana, mingainaren jokoaren arabera, bokalak aho-barrunbean nola ge rtatzen diren irudikatzeko; hortik Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak.

2.- Bokal-alternantziak

Dagoeneko, bokal alternantziak bi arrazoirengatik sortzen direla:
Inguramendua fonikoaren eraginez.
Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz.
e/ a alternantzia
(EB) gordetzen > gordatzen (Z) (Testua 4. lerroa)

e/i alternantzia
(EB) negarrez > nigarrez (Z) (Maria Solt eta Kastero 2. ahapaldia 1. lerroa)

i/u alternantzia
(EB) inguratzen > üngüratzen (Z) (Testua 6. lerroa)

o / u alternantzia
(EB) gozoenak > goxuenak ( Z) ( Agur Zuberoa, 2. ahapaldia 3. lerroa )
(EB) nola > nula (Z) (Testua 4. lerroa)
(EB) mozten > muzten (Z) (Testua 14. lerroa)


3.- Bokal-asimilazioak

Hiru silabadun hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta aldatzeari deritzo asimilazioa.

( EB) itxura > ütxüra ( Z
(EB) iruditzen > uduritzen (Z) ( Agur Zuberoa, 3. ahapladia, 3. lerroa )

4.- Bokal-elkarketak

Bi bokal elkartzen direnean (bereziki e+a, o+a eta u+a bokal elkarketak direnean) bilakaera desberdinak sortzen dira euskalki ezberdinetan eta baita euskalki baten baitan ere.
e+a > -ie, -ia
(EB) anderea > anderia (Z) ( Maria Solt eta Kastero 2. ahapaldia , 3. lerroa)

o+a > -ua, -ue
(EB) doa > due ( Z) ( Maria Solt eta Kastero 2. ahapaldian 1. lerroa)

u+a > -ia
(EB) orduan > ordian ( Z) ( testua 17. lerroa )
(EB) sorlekua > sorlekhia (Z) (Agur Xiberua 1. ahapaldia 1. lerroa)
(EB) buruan > bürian (Z) ( Agur Xiberua 1. ahapaldia 3. lerroa)
(EB) larrua > larria (Z) (Testua 5. lerroa)
(EB) munduan > mündian (Z) (Eperrak baditüzü 13. lerroa)



5.- Harmonia bokalikoa

/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen /a/ bokala, hainbeste ixten da non /e/ bilakatzen den.

Zubereran ez da harmonia bokalikoa nabarmentzen.

6.- Diptongoak

/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari deritzo. Beraz, bokal batek itxia izan behar du eta besteak irekia edo erdi irekia; hala ere, biak itxiak izan daitezke. Bi mota daude:
Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; hau da; betidanik euskarak izan dituenak au, eu, oi, ai, ei.
gainin (Z) (Eperrak baditüzü 2. lerroa)
beitzaio (Z) (Eperrak baditüzü 12. lerroa)
hoitan (Z) (Eperrak baditüzü 16. lerroa)

Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira ohikoak. Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza erromanikoek goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia, ie, io, ua, ue, ui.
Maria (Z) (Maria Solt eta Kastero 1. ahapaldia 1. lerroa)


Hiru bide jarraitu izan dira, beraz goranzko diptongoak ekiditeko:


1.-Monoptongazioa: diptongoaren bi bokalak bokal bakar bat bihurtzea.
( Gaztelaniaz ) suelto > solte ( EB)
(EB) baina > bena (Z) (Eperrak baditüzü 11. lerroa)


2.-Kontsonante epentetikoa tartekatzea.
( Gaztelaniaz ) violín > bibolina ( EB)

3.-Azentu silaba aldatzea.
( Gaztelaniaz ) cíen > zien ( EB)


7.-ü soinua (Agur Zuberoa kanta)

/ü/ soinua Zuberoan entzuten da batez ere, baina Behe Nafarroako hainbat herritan ere (mugakideak diren horietan) /ü/ hori entzuten da.

Askok horrela uste bazuten ere, ez da ez frantsesaren "u" soinuaren parekoa; hauena baino irekiago baita. Diakronikoki aztertuz gero, teoria ezberdinak aipatu izan dira:

a) Txillardegiren ustez, /ü/ bokal hau antzinako bokal arkaiko bat izango litzateke, guk hegoaldean galdu duguna eta Zuberoan mantendu dena. Beraz, bere ustez, antzina 6 bokal zituen euskarak.

b) Koldo Mitxelenaren teoria oso bestelakoa zen, Txillardegiren iritziarekin ez baitzetorren bat. Errenteriarraren ustez, /ü/ bokala ez zen bokal arkaiko bat, berrikuntza bat baizik. Inguramendu fonikoaren arabera, /u/ > /ü/ bilakatzen baita. Beraz, berriki sortutako soinua da /ü/ bakala.

Bere teoria egiaztatzeko, gainera, orain dela 2000 urteko inskripzio latinoetara jo zuen fonetika-ikerlari handiak. Izan ere, Akitaniako antzinako hilerrietan honako hitzak agertu ziren: sembe, cison, anderex eta iluno, beste zenbaiten artean. Gaur egun honela azalduko genuke:
(EB) ilun(o) > ülhün (Z)
Beraz, horrek gaur egungo /ü/ soinua berrikuntza bat dela argitu dezake.


/u/ > /ü/ bilakaera:
Hitz bukaeran agertzen denean /u/ > /ü/ bilakaera gertatzen da:

(EB) egun >egün (Z) (Testua 1. lerroa)
(EB) buruan> bürün (Z) (Eperrak badituzu 1. ahapaldia, 2. lerroa)
(EB) eskapatu > eskapatü (Z) ( Testua. 7. lerroa)
(EB) lagun > lagün (Z) (Agur Xiberua 4. ahapaldia 1. lerroa)

-Z, TZ, TS aurrean:
(EB) oihuz > oihüz ( Z) ( testua 23. lerroa)
(EB) utzi > ützi ( Z) (Agur Xiberua 2. ahapaldia, 7.lerroa)
(EB) guztietako > güzietako (Z) (Agur Xiberua 2. ahapaldia 2. lerroa)
(EB) kantuz > khantüz (Z) (Agur Xiberua 4. ahapaldia 3. lerroa)

Noiz ez den u > ü bilakaera gertatzen:
/r/ leunaren aurrean:
(EB) haur > haur (Z) (Testua 1. lerroa)
(EB) hura > hura (Z) (Testua 10. lerroa)
(EB) zurekin > zurekin (Z) ( Eperrak baditüzü 4. ahapaldia 3. lerroa)

/ś/ren aurrean:

/rd/, /rt/ inguramenduan:
(EB) urtetan > urtetan (Z) (Maria Solt eta Kastero 1. ahapaldia 3. lerroa)