1.- Txistukariak


Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu: Igurzkariak: "z, "s" eta "x". Fonetikan: /s/, /ś/ eta /š/Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx". Fonetikan: /c/, /ć/ eta /č/

Historikoki, ortografia finkatu arte, makina bat buruhauste sortu die euskal idazleei. Izan ere, mendeetako euskararen egoera diglosikoak euskal idazleak kanpoko (latina, gaztelania edo frantsesa) eredu grafikoa erabiltzera behartu ditu, eta haien sistemara egokitu beharrez, arazo handiak izan dituzte, euskarak sei fonema zituen lekuan, gaztelaniak hiru eta frantsesak lau baino ez baitituzte.

Zubereran tx > x bereganatzen da

( EB) txoko > xokho ( Z) ( Agur Zuberoa 2. ahapaldia, 2. lerroa )

2.- Igurzkari autonomoak: /j/ eta /f/ fonemak


/j/ fonema alofono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da.
1.- Gipuzkoako alofono edo ahoskera : "j" /x/. Ahoskera hau XVII. mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan, jakin, jan ... 2.- Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten den herri askotako ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan. Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena eta zabalduena da, euskara batuaz ari garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen: e-akin > i-akin > yakin.
3.- Zubererazko ahoskera :
eijerrana( Z) ( Agur Zuberoa 2. ahapaldia, 2.lerroa)
korajez (Z) ( Agur Zuberoa 1. ahapladia, 2.lerroa)

4.- Nafarroako zenbait herritan "x" ahoskatzen da, /š/ fonetikan: xoan, xakin, xan … Berez, erronkarieraz, zaraitzueraz eta aezkerazko ahoskera da, baita Arakil ingurukoa ere.

/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar dugu. XVI. Mendetik honako euskal testuetan ez ezik Erdi Aroko dokumentuetan ere agertu arren- Naffarrete, Zuffia … bezalako adibideak baititugu – euskal sistema kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, adituen esanetan, ez zegoen /f/rik. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen eraginez hartu du hedadura zabala.

/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera, /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere: pormal, pama, enpin, peria, inpernu, pesta, praile …

Gaur egun, dena den, euskal fonema jatortzat ematen da eta aski hitz ditugu /f/rekin: afari, alferrik, Nafarroa … Egia da, nolanahi ere, erdal hitzetan eta erdaratik hartutakoetan erabiltzen dela batik bat.

3.- Aspirazioa: /h/ fonema


/h/a Euskal Herrian betidanik ahoskatu den fonema da, adituen ustez. Akitaniako euskal izen zaharretaraino (cison, sembe, bihox …) jo behar dugu /h/aren antzinatasuna ikusteko. Ugari agertzen da, baita Erdi Aroko dokumentuetan ere: Elhorriaga, Harrieta, Hegilior …

Koldo Mitxelenak dio, XIII. Mendean bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan ezaguna izango zela oraindik, Arabako eta Errioxako lurraldeetan, batez ere. XVI. Menderako, halere, galdua izango zen Hegoaldean. Eta, dirudienez, galtzen goi-nafarrerako lurraldeetan hasiko zen, /h/rik ezagutzen ez zuen aragoiar erromantzearekin ukipenean baitzegoen. Ondorioz, aragoieraz ahoskatzen ez zenez, /h/a ez ahoskatzeko joera hura hedatuz joango zen goi-nafarreratik hasi eta ondoren hegoalde osora: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara.

Gaur egun /h/ soinua Iparraldean bizirik dirau. Baserri giroan gehiago entzuten da eta edadekoen artean.

Inguramendu fonikoak:

Sonanteen inguramenduan: nh, lh eta rh. . Muga silabikoa oso garbi bereizten da ahoskatzen denean.
ilheti (Z) ( testua 12. lerroa )

orrhiko (Z) (Agur Zuberoa 5. ahapaldia 3. lerroa)

Bokalen artean:
nihur( Z) ( Eperral badituzu 4. ahapladia, 1 lerroa )
(EB) behartzera > behartzera (Z) ( Agur Zuberoa 5. ahapaldia, 3.lerroa )

Ph, kh eta th herskari ahoskabeen inguramenduan.
(EB) kantan > khantian (Z) ( testua 3. lerroa)
(EB) sorlekua > sorlekhia ( Z) ( Agur Zuberoa kanta, 1. ahapaldia , 1. lerroa)
(EB) borda > bortha (Z) (Testua 5. lerroa)
(EB) sartu > sarthü (Z) (Agur Zuberoa 1. ahapaldia 2. lerroa)
(EB) txokorik > xokhorik (Z) (Agur Zuberoa 2. ahapaldia 2. lerroa)
(EB) barka > pharka (Z) (Agur Zuberoa 5. ahapaldia 4. lerroa)




4.- Kontsonante-alternantziak

Hauxek dira kontsonante herskariak: (p, t, k; b, d, g). Euskeraren joera nagusiak sonanteen (n, l) atzetik herskari ahostunen (b, d, g) aldeko neutralizazioa egitea dela; lehen orain baino gehiago. Zubereraz, ordea, ahoskabeak (p, t, k) mantentzen dira, neutralizazioa ahorskabeen alde egiten dute.

(EB) gainditzeko > gaintitzeko ( Z)
(EB) irekitzen > idekitzen (Z) (Testua 5. lerroa)


5.- Bustidura edo palatalizazioa


Bi bustidura mota daude: Automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean. Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adierazkorra sortuz: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?
(EB) gain > gaiñ (Z) (Agur Zuberoa 3. ahapaldia 3. lerroa)
(EB) gozoenak > goxuenak ( Z) ( Agur Zuberoa kanta, 2. ahapaldia 4. lerroa)
(EB) Zuberoa > Xiberua (Z) (Agur Zuberoa 2. ahapaldia 1. lerroa)

6.- Dardakariak


Euskarak berez bi dardarkari ditu /r/ gogorra eta leuna , baina Iparraldean /R/ ubularea ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna nahastu egiten dira maiz: Euskal Heria esan ohi dute Euskal Herriaren ordez. /r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu egiten da.

(EB) zuberoa > xibeua (Z) ( Agur Zuberoa 2. ahapladia 1. lerroa)

7.- Beste zenbait fenomeno kontsonantiko